Bagajea

Buscador

Gehienez 30 kg. doan

Gurekin bidaiatzen lortu ditzakezun abantaila izugarriak ezagutu:

  • 30 kg-ko bagajea garraiatu ahal izango duzu doan.
  • 20 kg-ko bagajea estra gehi ditzakezu. bidaia bakoitzeko 5€ (5€ bidaia nazioartekoa bada).
  • Eskuko ekipajea: ezin da 10 kg baino gehiago izan eta ezin da zurruna izan. Honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.
  • Garrantzitsua da zure bagaje guztia identifikatzea. Etiketak dauzkazu salmenta puntuetan. Ez ahaztu zurea eskatzen zure maleta identifikatzeko.
  • Hau galtzen edo hondatzen bada, joan gure salmenta puntu batera albait azkarren.
  • Bidaiarien osasuna edo beste bidaiarien bagajea hondatu dezaketen elikagaiak eramatea debekatua dago.

Patinete elektrikoak debekatzea

  • 2024ko urtarrilaren 10etik aurrera, debekatuta dago patinete elektrikoekin autobusera sartzea Alsako zerbitzu guztietan.
  • Debeku hau patinete elektrikoei ez ezik, bateriaz hornitutako mugikortasun-gailuei ere aplikatzen zaie.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak debekutik kanpo geratzen dira.
  • Neurria bezeroen segurtasuna bermatzeko hartzen da.

Bizikleta, surfa edo eskia gustatzen zaizkizu?

Orain Alsarekin zure kirol materiala garraiatu ahal izango duzu:

  • Gehigarria: 5 € ibilbide motzetan eta 10 € luzeetan.
  • Nazioarteko zerbitzuetan, bizikletak garraiatzea onartzen da linea propio guztietan, 20 euroren truke, aldez aurretik erreserbatuta eta zenbatekoa ordainduta.
  • Guztira 4 unitate autobuseko (bat txarteleko), onartzen dira, ziurtatu zure erreserba bidaiatu aurretik.
  • Kaxa edo poltsaren batean paketatua joan beharko da bere garraiorako. Eta, espazio arazoak direla eta, bizikleten aurrealdeko gurpila desmuntatuta egotea gomendatzen dugu. Bizikletarako zorroak ere dauzkagu 15€gatik soilik, galdetu leihatilan.
  • Gogoan izan irteera baino gutxieneko 15 minutuko aurrerapenarekin aurkeztu behar zarela.

Bagajearen aseguru gehigarria 1 €rengatik soilik

Zer estaltzen du aseguruak? Aseguratuaren bagaje edo efektu pertsonalen kalte eta galera materialen kalte-ordaina bermatzen du, bai lapurreta kasuan, bai garraiolariaren erruko galtze oso edo partzialaren kasuan, bai sute edo eraso batek eragindako kalteen kasuan, baldin eta hauek bidaiaren bitartean gertatu badira, gehieneko 150 €rekin.

Argazkilaritza kamera eta osagarriak, erradiofonia, soinu edo irudi erregistroa eta bere osagarriak, bagaje osoaren batura aseguratuaren %50a arte estaltzen dira. Ez da estaltzen ez ebasketa, ez eta Aseguratuaren errua den galtze arrunta ere, besteak beste, bitxiak, dirua, dokumentuak, baliozko objektuak eta kirol eta informatika materiala.

Aipaturiko esklusio, xedeetarako ulertzen da:

  • Bitxiak: urrezko, platinozko, perlazko eta harribitxizko objektuak.
  • Baliozko objektuak: zilarrezko objektuak, koadroak eta artelanak, era guztietako bildumak eta larrugintza fina.

Lapurreta kasuan prestazioa burutzeko, beharrezkoa izango da aginpide eskudunetan jarritako salaketa aldez aurretik aurkeztea.

Aseguruaren baldintzak