Madrid City Tour

Hiriburuko leku erakargarrienak ezagutzera gonbidatzen zaituen autobus irekia. 

Erosi zure txartelak gure salmenta puntuetan eta igo autobusera zuzenean nahi duzun egunean eta nahi duzun geldialdian.

Txartel motak eta prezioak

  • Heldua egun 1 16-64 urte 23 euro
  • Heldua 2 egun 16-64 urte 27 euro
  • Murriztua egun 1 7-15 eta +65 urte 10 euro
  • Murriztua 2 egun 7-15 eta +65 urte 14 euro
  • Familiakoa 2 heldu eta 2 haur 57 euro
  • Haurrak (0-6): doan

Bideak eta Geltokiak (Ikusi mapa geraleku eta ordutegiekin)

Rutas ampliadas

1 Bide luzatuak:

Egunero 2 irteera daude Museo del Prado geltokitik 10:05etan eta 18:05etan, eta leku berdinean bukatzen dira. Bidearen iraupena 1 ordu 45 minutukoa da.

2 Bide luzatuak:

Egunero 2 irteera daude Plaza de Neptuno geltokitik 12:15etan eta 16:05etan, eta leku berdinean bukatzen dira. Bidearen iraupena 1 ordu 45 minutukoa da.

Gaueko bideak:

Ekainak 16etik irailak 15era gaueko bi bide daude 1 bidean (Geldialdirik gabe), Museo del Prado geltokitik, 22etatik aurrera.

Zerbitzuaren Deskribapena eta Baldintzak

  • Urteko egun guztietan dabil.
  • Behe-denboraldiko ordutegia (azarotik otsailera) 10:00etatik 18:00etara. Goi-denboraldiko ordutegia (martxotik urrira) 9:00etatik 22:00etara. Hasierako ordua irteerako ordua da abiapuntu bakoitzean, eta amaierako ordua zerbitzuen amaierako ordua da beraien terminaletan.
  • Txartelak bide guztietarako balio du, egun 1erako edo 2tarako, hautatzen den aukeraren arabera.
  • Bai egun bateko txartelak, bai eta elkarren segidako bi eguneko txartelak aukera ematen dute Madrilgo bus turistikoa erabiltzeko, baldin eta autobusak egun horretan eserleku libreak badauzka eta aldez aurretik egun horretarako baliogarria den txartela erakusten badu bidaiariak.
  • Igarotze maiztasuna 8-9 minutukoa izango da goi-denboraldian eta 14-15 minutukoa behe-denboraldian, nahiz eta ordutegia hau orientagarria den eta trafiko baldintzen arabera aldatua izan daitekeen.
  • Zure segurtasunerako, bidaiariak eserita egon beharko dira ibilbide guztian zehar.

Honako hau guztiz debekatua dago

  • Altxatzea edo buruaren gainetik edozein objektu astintzea.
  • Edozein objektu edo bilgarri botatzea.
  • Normalean eserita egoteko daukagun jarreraren desberdina izatea.
  • Ez da animaliarik onartzen autobusean, itsu-txakurrak izan ezik.
  • Errepideko zirkulazioagatik etenaldiak dauden egunetan, ekintza hau aurrera eramatea posible ez bada, hau iragarkien bitartez jakinaraziko da geltokietan
  • Bide bakoitzeko bataz besteko iraupena 80 minutukoa izango da 1 Bidean, eta 65 minutukoa 2 Bidean.
  • Ibilgailuen igarotze maiztasunak aukera ematen du egun guztian zehar bide osoak egiteko zerbitzuaren amaiera baino 80 minutu eta 65 minutu lehenagora arte. 16.40etako eta 20.40etako (denboraldiaren arabera) zerbitzuek aukera emango dute 1 bidea osorik egiteko. Eta 16.50etako eta 20.50etako (denboraldiaren arabera) zerbitzuek, 2 bidea egiteko.
  • Txartelak erosteko honako lekuetan egin daiteke: autobusak, hotelak, bidaia agentziak, Madrid Tour City-ko informazio zentroa, bere web orria www.madridcitytour.es eta uneoro erabilgarri dauden salmenta kanalak.
  • Erreklamazio-orriak daude bidaiarien eskura.
  • Eguraldi txarra dela eta edo Madril City Tour-en ardurakoa ez den beste edozein gertakari/arrazoi dela eta, zerbitzua egitea posible ez bada, bidaiariak ez du eskubiderik izango txartelaren zenbatekoa bueltan jasotzeko
  • Txartela bidaia osoan zehar gorde beharko da, edozein unetan enpresako langileek hau eskatu ahal izango dute eta. Hau galtzeak, zerbitzura sartzea edo bertan jarraitzea ezinezkoa egingo du.

INFORMAZIO GEHIAGO

En www.madridcitytour.eswww.esmadrid.com, informazio puntuak, Felipe IV Kalea, Pradoko Museoaren ondoan eta Juliá Travel, Plaza de España, 7 eta 902 024 758 (24 h) telefono zenbakian.