Txartelen aldaketa

Nazio eta nazioarte mailako txartelentzat:

Bidaiaren eguna edo ordua aldatu ahal izateko, eskaera hau zerbitzuaren hasiera baino 2 ordu lehenago behintzat egin beharko da eta hau baldintzatua egongo da eskaturiko egun edo ordu berriaren eserleku libreen arabera.

902 422 242 informazio eta salmenta zerbitzuaren bidez eta www.alsa.es/eu web orriaren bitartez lorturiko txartelak, bide berdinak erabiliz ere aldatu ahal izango dira, hauek oraindik jaulkiak izan ez diren kasuetan soilik.

Nazio mailako txartelentzat:

Txartel bakarra alda daiteke doan, baldin eta, beranduenez, zerbitzuaren data baino 48 ordu lehenago eskatzen bada. Txartelaren prezioaren % 10eko errekargua aplikatuko da 24-48 ordu aurretik eskatzen diren aldaketetan. Aldaketa 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin eskatzen bada, txartelaren prezioaren % 20eko errekargua aplikatuko da.

Aldatzen den txartelaren tarifa baino handiagoa duen txartel batera aldatzen bada, aldaketa doakoa izango da, baina bi tarifen arteko prezio-aldea ordaindu beharko da.

Alsa Plus bezeroei ez zaie txartel-aldaketaren errekargurik kobratuko.

Nazioarte mailako txartelentzat:

Nazioarteko txartelen aldaketak ez dauka gainordaina.

Txartelen ezeztapena

Nazio eta nazioarte mailako txartelentzat:

Txartelen ezeztapena, zerbitzuaren hasiera baino 2 ordu lehenago behintzat egiten bada soilik izango da posible, bidaiaria enpresako salmenta puntuan azaldu beharko delarik.

Joan-etorriko txartelak bertan behera utziz gero, irteera bertan behera utzi behar da itzulera bertan behera utzi aurretik. Bestela, sistemak ez du baimenduko.

902 422242 informazio eta salmenta zerbitzuaren bidez eta www.alsa.es/eu web orriaren bitartez lorturiko txartelak, bide berdinak erabiliz ere ezeztatu ahal izango dira, hauek oraindik jaulkiak izan ez diren kasuetan soilik.

Ezeztapen kasuan, enpresak txartelaren guztizkoa itzuliko dio bidaiariari, hau zerbitzuaren irteera baino 48 orduko aurrerapenarekin behintzat egiten bada. Ezeztapena 48 eta 24 ordu bitarteko aurrerapenarekin eskatzen bada, enpresak txartelaren guztizkoa itzuliko dio bidaiariari %20eko dedukzioarekin. Ezeztapena 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin egin ezkero ordea, txartelaren guztizkoan aplikatuko den dedukzioa %30ekoa izango da.

Banku txartel bidez erositako txartelen ezeztapenak egiteko, erosketa egiteko erabilitako txartel beraren bitartez egin ahal izango dira soilik.

PayPal ordainketa sistemaren bidez lorturiko txartelak ALSA web orriaren bitartez soilik ezeztatu ahal izango dira. Inondik inora ez da posible izango ezeztapena salmenta puntuetan edo telefono arreta zerbitzuaren bitartez egitea.

Irteeraren unean bidaiaria bertan ez badago, bidaia galduko du eta ez du eskubiderik izango txartelaren aldaketa edo diruaren itzulketa eskatzeko.

Ez dira baliogabetze gasturik aplikatuko Alsa Plus txartelaren tituladunei.

Nazio mailako txartelentzat:

Ezeztatze-kostua doan izango da baldin eta txartelak ez badira aldez aurretik aldatu eta ezeztatzea 48 orduko aurrerapenaz egiten bada, gutxienez. 48 ordutik 24 ordura bitarte lehenago ezeztatzen bada, txartelaren prezioaren gaineko % 20ko errekargua izango du. 24 ordutik 2 ordura bitarte lehenago egiten bada, errekargua % 30 izango da.

Alsa Plus bezeroen kasuan, doan ezezta dezakete 2 ordu lehenagora arte.